Jaialdia

Kapelak jartzeko eguna iritsi da

2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Udaran, abuztuan ospatzen dira Bilboko Jaiak, baina, azken bi urteetako etenaldiaren ostean, jaia urte osora zabaltzeko hautua egin dute Bilboko Konpartsek, «irria eta poza berreskuratzeko» asmoz. Hori dela eta, herenegun kontagailu handi bat jarri zuten martxan Aste Nagusirako ehun egun falta zirela ospatzeko, eta, gaur, Kapela Eguna ospatuko dute. Kapela tour bat egingo dute 11:30ean, udaletxetik hasita, baina, aurrez, txapelgintza tailerra egongo da. Kalejirak eta poteo musikatuak ere ez dira faltako, eta 19:30ean emango diote amaiera egunari, kantari, Boltsatik hasita.

Kapela Eguna



Gaur, egun osoan, Bilboko Plaza Barrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.