Jaia

Urrian ere bada euskal jairik

2018ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Ekitaldirik ez da falta gaur Gernika-Lumon (Bizkaia). Sukalki eta Errioxako ardoaren azokarekin hasiko da euskal jaia, Merkatu plazan. Txupinazoa Merkurio plazan egingo dute, 12:00etan. Han ariko dira Euskal Herriko hainbat abesbatza, Segundo Olaeta musika eskolako ikasleak trikitia eta fanfarreekin, eta Elai Alai dantza taldea. Ondoren, antzinako zerra tekniken erakustaldia egingo dute, eta 13:00etan, herri kirolak. Merkatu plazan egingo dute herri bazkaria. Bizkaiko Bertsolari Txapelketari hasiera emango zaio, gainera, 17:00etan, Lizeo antzokian. Gauean, Zirkinik Bez taldearekin erromeria izango da.

Euskal Jaia

Gaur, 09:00etan hasita, Gernika-Lumon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.