Musika. Jabier Muguruza

'Geltokiak izarretara'

Diskoetxea: Mara Mara Diskak.

mikel lizarralde
2020ko martxoaren 1a
00:00
Entzun

Leiho bat zabalik-ekin (2017) pauso arriskatu bezain interesgarria eman ostean, Jabier Muguruzak atzera begiratu du Geltokiak izarretara lanean. Beretzat garrantzitsuak izan ziren/diren beste artista batzuen kantuak berreskuratzeko asmoarekin. Eta aurkezpen ezin ederragoa duen disko-liburu honetan —azken pista Bernardo Atxagaren testu bat da—, bereak bihurtu ditu Muguruzak lotura jakinik ez duten kantu ezagun eta ez hain ezagunak: Antzinako bihotz (Mikel Laboa), Zaharra zara Bilbo (Gari), (H)erra kanta (Anari), Berreziketaren zailtasunari buruz (Ruper Ordorika), Ilun-ikarak (Imanol)... Disko osoari batasuna dario, baina kantu bat nabarmentzekotan, Hemen izango bazina (Negu Gorriak) aipatu behar, arrazoi emozional agerikoak tarteko.

[youtube]https://youtu.be/D2RVtlqvVRM[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.