Musika. Mt. Misery

'Once Home, No Longer'

Diskoetxea: Perfect Records.

2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Hirukote britaniarraren estreinako lana nire aurtengo pop disko kutunen artean kokatu da, Quivers australiarraren Golden Doubt lanarekin batera. Mt. Misery lurralde euritsu eta lanbrotsuan eratutako egitasmoa izanagatik ere, doinuak epel eta eguzkitsuak dira. Hala, kantuetan 1960ko hamarkadako AEBetako mendebaldeko kostaldeko giro klasikoak eta Eskoziako indie-pop tradizioa biltzen dira, Allah-Las eta Teenage Fanclub taldeak hondartza berean batuko balira nola. Hartara, diskoa lasaia da, kantu dirdiratsu eta biluziz osatua, eta behar-beharrezkoak diren konponketekin apainduak. Abesti guztiak biribilak dira. Euri zaparradetatik babesteko aukera aparta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.