Azoka

Liburuak altxor moduan gordetzeko

2019ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Bildumazaleen XVII. Feria antolatu du Bitxikiak Bildumazaleen Elkarteak, Mungian (Bizkaia), gaur eta bihar. 10:00etan emango diote hasiera, Udal Kiroldegian, eta han egingo dira ekintza nagusiak. Berrogei postutik gora egongo dira ikusgai, eta, besteak beste, bildumak mantentzeko eta sailkatzeko hainbat modu irakatsiko dituzte adituek. Jostailuak, bitxiak, kromoak, biniloak eta beste hainbat objektu ikusteko aukera ere egongo da. Udaletxean, Telegrafoa erakusketa izango da: Kepa Feirek ikusgai jarriko ditu makina horren tresnak feriak iraun bitartean, baita ondorengo egunetan ere.

Bildumazaleen feria



Gaur eta bihar, 10:00etatik aurrera, Mungian (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.