Musika. Quantic

'Atlantic Oscilations'

Diskoetxea: Thu Thoughts.

Andoni Tolosa.
2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Quantic gisara ezagunagoa da Will Holland DJ, ekoizle eta musikaria. 20 urteko ibilbidean errodun musika latinoekiko erakutsi duen zaletasuna da bere lanaren ardatzetako bat. Ez da, ordea, elektronika latinoaren topikozalea, eta aspaldi antzeman zuen adibidez Kolonbiako musika herrikoien altxorra. Urte batzuk igaro arren, eta oraintsu kaleratu duen disko hau bere azkenaldiko diskorik elektronikoena gertatuta ere, hortxe ditu bidelagun erritmo horiek, eta baita bidean egin dituen lagunak ere: Alice Russell edo Nidia Gongorakantari bikainak, besteak beste. Gainera, disko honekin musikari ingelesak Brooklyngo bere estudio berria estreinatu du. Agian, horregatik gertatzen da hain organikoa disko hau. Gozatzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.