Michael Doucet

'Lacher Prise'

Diskoetxea: Compass.

Andoni Tolosa.
2020ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Michel Doucet biolin jotzaile, kantari eta konpositoreaz hitz egitea cajun musikaren XX. mende amaierako berpizteaz hitz egitea ere bada, eta ez da gehiegikeria. Bakarka zein Beausoleil taldearekin egindako lanek hauspotu eta sendotu egin zuten Lousianako aintziretako musika herrikoia, garai hobeak ekarriz bertako musikari eta musikei. Horretarako Doucet jaunak hanka bat tradizioaren ikerkuntzan jarri eta bestea AEBtako bestelako musiketan kokatu zuen: countrya, rocka, bluesa... Egia da oso pozgarria dela haren disko berria aipatzea, alde batetik, oso gutxi direlako nahikoa itzalarekin bertatik iristen zaizkigun diskoak, eta, bestetik, haren lan bakoitzak cajun musikarik onenaren oihartzunak ekartzen dizkigulako. Azken honek ez dizue, alde horretatik, hutsik egingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.