Musika. Askoren artean
'La ola interior. Spanish Ambient & Acid Exoticism 1983-1990'
Suitzako Bongo Joe diskoetxea Espainiako lurpeko grabazio elektronikoetan murgildu da barruko olatu bikoitz hau ontzeko. Doinuotan Mendebaldeko elektronika eta Ekialdeko musikak uztartzen dira, exotismoz betetako giro lisergikoak eta abangoardiakoak sortzeko. Bildumak bi eszena jasotzen ditu: batetik, kaseteetan ekoizten zituzten sortzaile underground-ak (Esplendor Geometrico, Orfeon Gagarin, Camino al desvan...), eta, bestetik, diskoetxe independenteen grabazioak (DRO, GASA, El Cometa de Madrid, EGK). Emaitza hibrido iradokitzailea da, egokia besaulkitik mugitu gabe bidaiatzeko, organikotik teknologikora, eta alderantziz. Hibridazio bidaiaria.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.