Musika. Melenas

'Ya no me importa / Si tú me Quieres'

Diskoetxeak: El Nebula Recordings, Elsa Records eta Snap! Clap! Recs.

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Iruñeko Melenas taldeak estreinako LP homonimoa plazaratu zuen 2017an, bai eta planeta osoko garage-psych-pop soinuen zaleak sorgindu ere, grabazioan bildutako doinu liluragarriak tarteko. Hala, eta AEBetako South by Southwest jaialdian birritan parte hartu eta gero, laukoteak gaileta txiki baina mamitsu hau argitaratu berri du hiru diskoetxeren ahaleginaren ondorioz. Binilozko singleak bi doinu biltzen ditu. A aldean, Ya no me importa, nafarren ezaugarri guztiekin ondutako ereserkia: hitz zuzenak, garage-rock energetikoa eta pop melodia itsaskorrak. B aldeko Si tú me quieres, berriz, shoegaze kutsuko giroetan murgiltzen den bidaia onirikoa da. Ez dute hutsik egiten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.