Musika. Angel Olsen

'All Mirrors'

Diskoetxea: Jagjaguwar / Popstock!

2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun
All Mirrors lan berrian, Angel Olsenek abestiak ispiluaren barnera begira egin dituela dirudi. Argitaratu duen disko bakoitza beste guztietatik ezberdina izan da, batetik bestera haziz, eta orain ere bere burua hobetu du. Inoiz baino hauskorrago eta inoiz baino intimistago ageri zaigu, baina, era berean, inoiz baino instrumentu eta sintetizadore gehiago erabiliz. Daukan ahots berezia bikain aprobetxatzen jakin du, erregistroekin jokatu eta abesti bakoitza alde batetik edo bestetik bideratzeko, betiere koherentzia mantenduz, disko oso bat lortuz. Horrela, argi utzi digu edozertara moldatzeko gai den artista dela, eta abesti ilun bezain goxoak naturaltasun eta edertasun berarekin sortzen dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.