Morgan Toney

'First Flight'

Diskoetxea: Ishkode Records.

Andoni Tolosa.
2022ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Ez du merezi aipatzeak Ipar-Amerikako natiboen musika zein ezezaguna den gure artean. Bai, ordea, kontrakoak; zorionekoak gara Morgan Toney Cape Bretoneko fiddle jotzaile eta kantariaren First Flight lehen diskoaren berri jaso dugulako. Folk-rock akustikoz betetako diskoa da, eta bertan primeran uztartzen dira Mi'kmaq indiarren eraginak eta musika zeltarrarenak. Lanak, beraz, primeran islatzen du Cape Breton irlan gertatutako kultur-zurrunbiloa. Agian, neurea baino belarri hobea duen baten batek euskal eraginik topatuko du kantu bilduma honetan, euskal arrantzaleak ez baitziren oso urruti ibili. Ez, lasai, hau ez da disko exotiko bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.