Musika. Peio eta Itsua

'Jostailua eta Harria'

Diskoetxea: Beat&Salad.

2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Badira hamarkada batzuk euskarazko rapean eta hip-hopean lehen pausoak ematen hasi zirela, baina denbora luzez musika estilo horrek jarraitzaile gutxi izan ditu Euskal Herrian. Gaur egun, hala ere, badirudi bere lekua hartzen doala, eta gero eta gehiago dira euskaraz rapeatzera ausartzen direnak. Peio Azkarate dugu horietako bat, DJ lanetan aski ezaguna dugun Itsuarekin batera proiektu zinez interesgarria egin berri duena. Batak besteari emanez, bakoitzak beretik ekarriz, Jostailua eta Harria izeneko hip-hop lana argitaratu berri dute, eta diskoko zazpi abestietan zehar musikak bezainbesteko garrantzia duten hitz aldarrikatzaileek, entretenitzeko ez ezik, hausnartzera bultzatzeko ere balio dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.