Tradizioak

Laiak trikimakoak dira asfalto gainean

2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Irailean egiten dute urteko azoka nagusia Garesen (Nafarroa), eta azkenengo egunean, berriz, egitarauko ekitaldirik bereziena: laia lasterketa. Bihar, herriko neska-mutilak laien gainean ariko dira karrikan gora eta behera, hogeitahamabosgarrenez antolatu duten lehiaketan. Aurretik, haurrek ere eginen dute beren laia lasterketa. Horretaz gainera, atzo laialariaren estatua inauguratu zuten Garesen, eta, urriaren 21era arte, laiari eta lanbideari buruzko erakusketa ikusgai izanen da Vinculo etxean. Azoka asteburua denez, herriko karrika nagusietan postuak jarriko dituzte produktu tradizionalak saltzeko.

35. Laia Lasterketa

Bihar, 14:00etan, Garesko Kale Nagusian (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.