ATXILOTUAK

2015eko irailaren 23a
00:00
Entzun

Iratxe Sorzabal

ETAko ustezko kidea

Irundarra da (Gipuzkoa); 43 urte ditu. HBko parlamentari izan zen, eta Gipuzkoan Amnistiaren Aldeko Batzordeen arduradun. Lehenago ere atxilotua izana da, eta torturak salatu zituen. Askatu egin zuten gero, frogarik ez zegoelako.

David Pla

ETAko ustezko kidea

Iruindarra da, 1975. urtean jaioa. 2000n atxilotu zuten, ETAko kide izatea egotzita. 2006an askatu zuten. 2010ean atxilotu zuten berriz, baina libre utzi zuten ondoren, frogarik ez zegoelako. Iaz, hura atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Ramon Sagarzazu

ETAko ustezko kidea

2012an askatu zuten, Frantzian hamar urteko presondegi kondena bete eta. Frantziako Poliziaren arabera, Espainiako Gobernua eta ETAren arteko elkarrizketen prestaketa lanetan parte hartu zuen. 1986an zuten lehen aldiz atxilotu.

Pantxoa Flores

Aterpetxearen jabea

Garaztarra sortzez, 50 bat urte ditu. Ostatua eskaintzen duen aterpetxearen jabea da. Donibane Garaziko Kalaka ostatuaren kontra egindako operazioan atxilotu zuten 2007an, ETAren finantza sarearekin lotura izatea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.