Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian

BERRIA.
2022ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian, gerraren albo ondorioen berri ematen ari zela. Haren abokatu Gonzalo Boyek eman du atxiloketaren berri, sare sozialetan.

Kazetaria da Gonzalez, Eslaviar Filologiako lizentziaduna, eta masterra du Ikasketa Estrategikoetan eta Nazioarteko Segurtasunean. Aditua da Ekialdeko Europako gatazketan. Zenbait hedabidetako berriemaile berezia izan da Ukrainako eta Karabakh Garaiko gerretan. Besteak beste, Naiz eta Público hedabideentzat eta Efe agentziarentzat lan egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.