ALDERDIEK ESANAK

2014ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
«Erabat errespetatzen dut Yolanda Barcinak hartutako erabakia. Erabaki pertsonala izan da. Alderdi osoaren babesa zuen Barcinak UPNren hautagaia izateko. Garrantzitsuena, hala ere, alderdiak ideiak garbi dituela da».

Carlos Garcia Adanero UPNko parlamentaria

«Barcinak arrazoi pertsonalak eta politikoak izan ditu. Barcinaren agurrak ez du erran nahi UPNren eta PSNren erregimen baztertzailea amaitu denik; bi alderdion arteko harremanak berrosatzeko aukera gehiago dago orain»

Patxi Zabaleta Aralar-NaBaiko parlamentaria

«Yolanda Barcinak hautagai ez izateko hartu duen erabakiak islatzen du porrot politiko bat. Porrot horren hasiera dago UPNren eta PSNren arteko gobernua hautsi zen unean. Hondamendi politikoa izan dira azken urteak»

Jose Miguel Nuin Ezkerrako parlamentarioa

«Ezustean harrapatu nau Barcinaren erabakiak. Gobernuko buruak etxe barruan eta kanpoan izan ditu gatazkak. Barcinaren erabakian eragina izan dute alderdi barruko tira-birek, bai eta UPNren eta PSNren arteko tentsioek ere»

Manu Aierdi Geroa Baiko parlamentaria

«Yolanda Barcinak ausardiaz jokatu du beti, udaletxean lehendabizi, eta Nafarroako Gobernuan gero. Ziur gara UPNk Barcinaren berme bera edo handiagoa eskainiko duen hautagaia aukeratuko duela»

Alfonso Alonso PPko bozeraimailea Kongresuan

«Barcinak atzera egin izanak agerian uzten du erregimenak bere burua berriz antolatzeko eginiko saio bat; baina berandu da. Aldaketa geldiezina da jada, eta herritarrek lortu dute hori, mobilizatuz»

Adolfo Araiz EH Bilduko hautagaia

«Alderdi baten barruko erabakiak errespetatzen ditugu. Yolanda Barcinak hautagai ez izateko hartutako erabakia ona iruditzen zaigu Nafarroarentzat. Hautagai onena ez dela erabaki badu, hark jakinen du zergatik»

PSN

«Eskertzekoa da Barcinak egin duen lana; egoera oso zailean egokitu zaio gobernuko buru izatea; nabarmentzekoa da egin duen kudeaketa ona»

Nacho Igea Juventudes Navarras
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.