Bost urte, ikasle biri abusu egin zien irakasleari

2018ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Joan den maiatzean, Arabako Probintzia Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra ipini zion Gasteizko nekazaritza eskola bateko irakasle bati, ikasle biri sexu abusuak egiteagatik. Euretako bat adingabea zen. Lankide bati ukituak egiteagatik eta haren kontra indarkeria erabiltzeagatik ere zigortu zuten. Alde guztiek helegitea ipini zuten: Fiskaltzak, akusazio partikularrak, defentsak eta Eusko Jaurlaritzak —erasoak ikastetxe publiko bateko langile batek egin zituelako hartu zuen parte gobernuak. EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra berretsi du orain.

Epaileek frogatutzat jo zuten gizonak bi ikasleez abusatu zuela 2015-2016ko ikasturtean. Fiskalak hamazortzi urte eta erdiko zigorra eskatu zuen, baina Arabako auzitegiak txikiagoa ipini zion, abusua egotzi ziotelako, eta ez sexu erasoa. Izan ere, auzitegiaren arabera, «ez da frogatu» irakasleak ikaslearen besoak immobilizatu zituenik, eta bazterrera eroateko indarra erabili zuenik. Lankideari, berriz, itxura fisikoari buruzko «komentario ezegokiak» egin zizkion, eta musuak eskatzen zizkion, 2007etik 2015era. Ukituak ere egin zizkion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.