Espainiak inoizko zorrik handiena du: BPGaren %120

2021eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Espainiak BPGaren ia %11ko defizita izan zuen iaz, eta horrek eragin handia izan du zorrean: 2020. urtearen amaieran, 1,345 bilioi euro zor zituen, inoizko kopururik handiena, eta urtebete lehenago baino 156.000 milioi euro gehiago (+%13,2). BPGarekin alderatuta, 24,5 puntu igo da zor publikoa, %120raino.

Espainiako Gobernuaren iragarpen ezkorrak (%118,8) gainditu ditu Espainiako Bankuaren datuak; besteak beste, Sareb banku txarraren 34.182 milioi euroren zorra zor publikora batu behar izan duelako, Eurostatek hala behartuta. Sarebek bere gain hartu zituen bankuek higiezinetan pilatutako aktibo txarrenak, eta galera handiak pilatzen ari da urtetik urtera.

Estatuaren egituren artean, administrazio zentralak du zor handien (BPGaren %107,6), eta Gizarte Segurantza da azken urtean gehien handitu duena, %55, BPGaren %7,6raino.

Erkidegoek %27,1 zor dute, eta horren erdia baino gehiago estatuari itzuli behar diote, erkidegoak finantzatzeko funtsaren bidez—EAEk eta Nafarroak ez dute hor parte hartzen—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.