Aske da Khalid el-Haddadi, Marokon lau egunez atxilo egon ondoren

Jon Rejado.
2019ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Khalid el-Haddadi Bilboko bizilaguna behin-behinean libre utzi dute Marokoko segurtasun indarrek. Igandetik zegoen atxilotuta. Immigrazio ilegalarekin lotutako delituengatik atzeman zutela jakinarazi du Jone Goirizelaiak, EH Bilduko Bilboko alkategaiak, Khalid el-Haddadiren kasuarekin dagoen abokatuarekin hitz egin ondoren. Hala eta guztiz ere, haren kontrako karguak egonagatik, Bilbora itzultzeko aukera izango du datozen orduetan.

Ostiralean hil zen El-Haddadiren ama. Hari azken agurra ematera zihoala, Al-Hoceima herrira (Maroko) bidean gelditu zuen hango Poliziak. Ordutik atxilo izan zuten, atzo arte. Goirizelaiak Marokoko kontsuletxera gutuna bidali zuen, aske uzteko eskatzeko. Bilboko bizilagunak elkarte batekin egiten du lan, familia gabe bidaiatzen duten adingabe atzerritarrei laguntzen. El Correo egunkariak ezagutarazitakoaren arabera, elkarte horrek hitzarmena du Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Bada, kazeta horren arabera, Aldundiak elkarteari eskatu dio El-Haddadi lanetik kentzeko, auzibidea argitu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.