Estatu idazkari baten dimisioa eskatu dute

2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Irene Lozano Estatu idazkariak herenegun gauean egin zituen adierazpen batzuek hautsak harrotu dituzte. Espainia marka nazioartean zabaltzearen arduradun nagusia da, eta Erresuma Batuko Sky News kateak elkarrizketatu zuen Kataluniako auziaz. Gatazka «sexuaren metaforarekin» azaldu zuen: «Sexua ez dago debekatuta, bozkatzea debekatuta ez dagoen bezala; baina ezin duzu indarrez egin, baimena behar duzu, bestela bortxaketa bat delako». Dominic Waghorn kazetariak galdetu zion ea erreferendum bat eta bortxaketa bat konparatzen ari ote zen, eta ezetz erantzun zion Lozanok. «Baina hori esan duzu», ihardetsi zion Waghornek. Estatu idazkaria erantzuna moldatzen saiatu zen, eta atzo barkamena eskatu zuen Twitter bidez.PDeCATek haren dimisioa eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.