LEGEAREN GAKOAK

2022ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Ordain ekonomikoaz eta prozesu judizialez harago, biktimen aitortza publikoa eta egia azaleratzea bermatuko du Elizaren sexu abusuen biktimen aitortzarako foru legeak.

Batzordea. Legearen ardatzetako bat izanen da aitortzarako batzorde independente bat sortzea. Bederatzi batzordekidek osatuko dute, historian, auzibidean edo psikologian adituak denak: bina kide hautatuko dituzte Justizia Departamentuak, Nafarroako Legebiltzarrak, Eliza katolikoak eta sexu abusuen biktimen elkarteek. Azken postua, idazkariarena, Nafarroako Gobernuko Biktimen Arretarako Bulegoko buruarentzat izanen da. Sei urtean behin berrituko dituzte karguak.
Egitekoak. Hilabetean behin bilduko da batzordea. Saio bakoitzean, sexu abusuak pairatutakoen testigantzak aztertu, eta ebatzi beharko dute salatzaileei biktima izaera aitortu edo ez. Hilabete bateko epea izanen dute horretarako. Urtero, txosten bat onduko dute, aztertutako kasu guztiekin.
Dokumentazioa. Salatzaileen testigantzez gain, orain arte argitaratutako dokumentazioa ere erabiliko dute batzordekideek. NUPek argitaratutako txostena izanen da iturrietako bat. 20 ikastetxetan izandako 87 abusu jasotzen dira hartan.
Auzitegiak. Legeak ez du eraginik izanen abusuengatik zabalik dauden prozesu judizialetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.