Arrantzale bat hil da 'Txori Gorri' ontzian, Indiako ozeanoan

2020ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Herenegun, Bermeoko Txori Gorri atunontziko 27 urteko arrantzale bat hil zen Indiako ozeanoko uretan, eta beste bat zauritu egin zen. Azaldu dutenez, hildakoa sortzez Senegalgoa zen.

Txori Gorri atunontzia Inpesca enpresarena da, eta Indiako Ozeanoan aritzen da. Han dago orain, Victoriako portuan (Seychelle uharteak), hildako arrantzalea bere herrira noiz eraman zain. Zauritutako langileari ebakuntza egin diote aldaka batean, eta erietxean dago.

LABen arabera, aurten gutxienez 36 behargin hil dira lanean ari zirela. Arrantzalearen heriotza salatzeko, gehiengo sindikalak elkarretaratze batera deitu du Bermeon, bihar, Inpesca enpresaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.