Araban ere, lehengaiekin kezkatuta

2021eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Adegiren aurretik, SEA Arabako patronalak ere ohartarazi zuen lehengaien hornikuntzarekin arazoak zituztela, agian Mercedes delako problema horiek dituenetako bat—asteartean geratu egin behar izan zuten, osagarri bat falta zitzaielako—. Arazo hori susperraldirako arrisku bat dela ziurtatu du SEAren maiatzeko txosten ekonomikoak. Horri batu behar zaio eskasia horrek prezioak «nabarmen» handitu dituela, eta atzerapenez iristen ari direla, «nazioarteko garraioan dauden arazoengatik».

Edonola ere, maiatzean hobekuntza bat ikusi dute lurraldeko enpresek. Horrela, hamabost puntu jaitsi da eskari ahulak dituzten enpresen kopurua,%68 izateraino. Salmentak ere hobetzen ari direnez, ugaritu egin dira datozen hilabeteetan enplegua eta inbertsioak handitzeko asmoa adierazi duten enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.