Presoak trukatu dituzte Errusiak eta Ukrainak

2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Gerrako presoak trukatu zituzten atzo Errusiak eta Ukrainak. Errusiara ailegatu ziren bai Ukrainak preso edukitako 55 soldadu, baita Viktor Medvedtxuk politikaria ere. Bestalde, Errusiak aske utzi ditu Ukrainaren indarretako 215 kide; tartean, otsailetik eta maiatzera bitartean Azovstalen borrokatu ziren 188. Gainera, beste herritartasun bat duten hamar preso ere aske utzi ditu Moskuk: Erresuma Batuko bost, AEBetako bi, eta Kroazia, Maroko eta Suediako bana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.