Palestinako Estatua onartzeko eskatu dute Frantzian

2014ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Palestinako Estatua onartzeko eskatu dio Frantziako Asanblea Nazionalak gobernuari. 339 aldeko botoekin onartu dute testua. 151 diputatuk aurka bozkatu dute. Hala ere, ebazpena ez da bete beharrezkoa. Alderdi Sozialistak egin du proposamena, eta harenak izan dira aldeko boto gehienak. UMP alderdi eskuindarrak aurka bozkatu du. Palestina estatu gisa onartzearen alde dauden diputatu eskuindar batzuk ez dute parte hartu bozketan, argudiatuz ez dela horretarako «garairik onena». «Gobernua gonbidatzen dugu Palestinako Estatua onar dezan», dio ebazpenak.

Keinu horrekin, Frantziak Israeli presio egin nahi dio, negoziazio mahaian eser dadin. Suediak hasitako bidea hartu du Parisek. Izan ere, hura da Palestina onartu duen EB Europako Batasuneko herrialde bakarra. Espainiako eta Erresuma Batuko parlamentuek azken asteetan onartu dute Palestinaren aldeko ebazpena.

NBEko 193 herrialdeetatik, 135ek onartu dute Palestina. Federica Mogherini EBko diplomaziaburua ere horren alde agertu da, bake elkarrizketak desblokeatuko dituelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.