Eibarrek 4-1 galdu du Granadan, eta ezin du zulotik atera

2021eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Balentria egin beharko du Eibarrek mailari eutsi nahi badio. Atzo, berriz galdu zuen, Granadan (Espainia), 4-1, eta beste atzerapausoa eman zuen. Sei jardunaldiren faltan, bost puntura du salbazioa. 23 puntu ditu, eta 28 Valladolidek, baina hark partida bat gutxiago jokatu du. Zuloaren zuloan dago Eibar, eta burua altxatu ezinik. Hamabost jardunaldi daramatza jada irabazi gabe.

Hamaikagarren kolpea jaso zuen atzo. Atsedenaldian jada maldan gora zuen lehia: 2-0. Soldadok egin zuen lehen gola, 21. minutuan, eta Puertasek, bigarrena, 38.ean. Eibarrek ezer gutxi egin zuen. Bigarren zatian, ordea, gogotsu zelairatu zen, eta aukerak sortzen hasi zen: Diopek, Sergio Alvarezek eta Pedro Leonek; azken horrek oso argia. Laugarren ahaleginean sartu zuen gola Kike Garciak, 64. minutuan. Gertu izan zuen binakoa ere. Baina gehien estutzen ari zirenean sartu zuen hirugarren gola Granadak, 76. minutuan, Soldadok berriro. Lau minutu geroago, berriz, Kenedyk laugarrena sartu zuen, eta Eibarri errematea eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.