Irudia. Bilbo

'Kresala' nobela klasikoa 400 ahotsetara Bilbon

MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2018ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Elkarri hitza emanez, Txomin Agirreren Kresala eleberri klasikoa etenik gabe irakurri zuten 400 lagun inguruk atzo, Bilboko Arriaga antzokian, Klasikoen XI. Irakurketa Jarraituan. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, euskara ikasleak izan ziren parte hartzaile nagusiak, baina tartean izan ziren hainbat pertsona ezagun ere: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzailea eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko burua, besteak beste. Goizeko zortzietan, Kirmen Uribek —Agirre bezala idazle ondarroarra— abiatu zuen irakurraldia, eta iluntzeko zortziak arte iraun zen egitasmoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.