Euskal presoak. Espainiako Estatua

Kartzelako erradiografia

Euskal presoen etxeratze prozesurako zailtasun ugari dago: jende asko gatibu, urrunketa, 1. graduan ia denak, gaixoak preso... Madrili zenbait neurri eta arau ezartzeko eskatzen diote euskal eragileek, auzia bideratzen hasteko

enekoitz esnaola
2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun

Gradu egoera

Euskal presoen gradu egoera

1. graduan: EPPK-ko 211 eta AEMko 6rak.

2. graduan: EPPK-ko 14.

3. graduan: Langraiz bideko 4rak.

(Espainiako Estatuan preso arrunten %2,1 baino ez dago 1. graduan)

1. gradutik 2.enera pasatzeko eskaera helegiteak: 100 pasa

Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Nagusian euskal presoen 100 helegite pasadaude aurkeztuta.

Horietatik, 70 helegite Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren esku daude, Auzitegi Nazionalean. Eskabide gutxi ebatzi ditu, eta, erantzuna, beti ezezkoa. Presoen abokatuek helegiteak aurkeztu dizkiete ebazpen horiei ere, eta, oraingoz, Auzitegi Nazionaleko Zigor salako 1. aretoak bakar bati erantzun dio: ezezkoa.

(Espetxe bakoitzeko Tratamendu Batzordeak hiru hilean behin gainbegiratzen duenez presoaren egoera, preso batzuek oraindik ez dute helegitea sartu; beste batzuk oraindik zigortuta daude, eta haiek ere, beraz, ez dute aurkeztu helegitea).

2. graduan dauden14 presoak (EPPK-koak denak)

Hego Euskal Herriko kartzeletan, 2 (Zaballan Txus Martin eta Basaurin Aitzol Gogorza); eta Arrasaten, Aita Menni zentroan, 1 (Ibon Iparragirre).

400 kilometroko perimetroan: 9 (Villabonan Urko Labeaga eta Sebas Etxaniz, Burgosen Ekaitz Ezkerra eta Jose AntonioZurutuza, Zueran Igor Martinez de Osaba era Iñaki Garces, Logroñon Santi Aragon, Sorian Xabier Sagardoi eta Teruelen Asier Ormazabal).

500 kilometrotik harago: 2 (Castello II-n Jagoba Codo eta Aranjuezen Aitor Fernandez Terceño).

3. graduan dauden presoak (Langraiz bidekoak guztiak)

3 preso Zaballan (Araba) daude, eta beste 1, Martutenen (Donostia).

Horietatik, 3 preso gauetan lo egitera kartzelara joaten dira, Espetxe Araudiaren 100.2. artikuluaren aplikazioagatik, eta eguna kalean igarotzen dute, lanean. 3. graduko beste presoa artikulu hori ezarri zain dago, eta baimenekin ateratzen da kalera.

Graduen izaera

1. gradua

Erregimen itxia da, salbuespeneko neurria. Espetxe legedia garatzea eragozten dio presoari. «Bereziki arriskutsuak» izateagatik ezartzen diete gradu horipresoei, edota ustez erregimen arruntera egokitzen ez direlako. 1. gradutik 2.enera pasatzeko, ez dute legeoztoporik euskal presoek, EPPK-ko kideen abokatuek ohartarazi dutenez.

Kartzelako atarira egunean soilik lau orduz irteteko aukera du presoak, espetxe jarduerarik ez dauka eta espetxeko arduradunek arriskutsutzat jotako preso sozialekin egoten dira. Gaur egun, euskal presoak lan batzuk egiten ari dira: liburutegi zaintza, garbiketa, jantokia…; erredentzioak —kartzela zigor egunak murrizteko— lortzeko balio diete lan horiek.

Espetxe bakoitzeko Tratamendu Batzordeak egiten du presoaren txostena, hiru hilean behin. Gradu aldaketa ez bada gertatzen, orduan du presoak Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Nagusian helegitea aurkezteko aukera. Horrek ere ukatzen badu eskaera, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralean helegitea jartzeko aukera du presoak, Auzitegi Nazionalean, eta, ondoren, auzitegi bereko Zigor salako 1. aretoan.

2. gradua

Erregimen arrunta da.

Presoak goizez eta arratsaldez irten daitezke atarira, eta espetxeko jarduerak gara ditzakete.

Irteera baimenak lortzeko aukera egoten da: asteburuetan edo jai egunetan. Urtean, gehienez, 36 egun har daitezke, urte osoan modu proportzionalean.

Baldintza modura eskatzen dietena: zigorraren laurden bat beteta izatea eta portaera ona edukitzea. Espetxe bakoitzeko Tratamendu Batzordeak erabakitzen du, eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak berresten. Azkenaldian bi presori eman diete asteburuetako baimena: Xabier Sagardoiri —bi aldiz eta Sara Majarenasi —kalean da jada—. Beste eskaerei, ezezko erantzuna.

3. gradurako progresioa, eta 7/2003 legearen ondorioz, 72.6 artikuluarekin «terrorismo» delituengatik zigortutako presoei exijitzen diete: helburu eta bitarteko terroristak alboratu dituztela ezbairik gabe argi uzteko, estatuko agintariekin modu aktiboan kolaboratzeko—besteak beste, delitu egileak salatzeko—, indarkeria jardueren arbuioa egiteko eta indarkeria utzi duela argi adierazteko, bere delituen biktimei barkamena eskatzeko eta erantzukizun zibilari aurre egiteko borondatea agertzeko, eta erakunde terroristarekiko eta haren inguruarekiko harremanen etetea frogatzeko.

3. gradua

Erregimen irekia da.

Egunez kalean, eta gaua pasatzera kartzelara.

Irteteko baimenak —asteburuetan edo jaiegunetan— eta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera dute. Baimenetan, urtean gehienez 48 egun har daitezke, urte osoan modu proportzionalean. Baldintzapeko askatasuna lor dezakete zigorraren hiru laurden betetakoek, preso gaixoek edota 70 urtetik gorakoek.

7/2003ko legearekin, baldintza gogorrak dituzte onurez baliatzeko —Zigor Kodearen 90. artikulua eta Espetxe Araudiko 72.6.agatik—, eta, gainera, espetxealdia 40 urtera luzatzen diete —2003 aurretik zigortutakoei, gehienez 20, 25 edo 30 urtera—. Gaur egun, Espainiako Justizia sistemak interpretatzen du terrorismo delitua duten preso guztiei ezarri behar zaizkiela baldintza horiek.

23

PRESO GAIXOAK

Espainiako Estatukokartzeletan: 17 (preso bakarra daukate2. graduan).

Euskal Herrian: 3 (hirurak, 2. graduan).

Etxean: 2.

Bestetik, Frantziako Estatuan: 1.

Espetxe Araudiaren 104.4. artikuluak 3. gradura pasatzea ahalbidetzen die.

100.2. artikulua ere ezarri ahal zaie 2. graduan daudenei, 3. graduko ezaugarriak ezarriz: eskumuturrekoa, etxean egon beharra ordubatzuetan…. Lehen, aplikatu izan da artikulu hori Espainiako Estatuan; nagusiki, presidente Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) zela. Ibon Iparragirreri 100.2.a ezarri diote.

48

PRESORI ERAGITEN DIEBESTE HERRIALDEKO BATEKO ZIGORREKO KARTZELA URTEAK EZ ZENBATZEA ESPAINIAKO ESTATUAK

Europako 2008/675 erabaki markoaren arabera, Frantziako zigorrak Espainian bete beharreko zigorraren barruan sartuta, kalean behar lukete 48 preso horietako batzuek (zaila da kalkulatzea, erredentzioak direla eta).

Espainiako Estatuko Justiziako bidea agortuta, Europan dago gaia, Giza Eskubideen Auzitegian. 4ren kasuan, epaiaren zain: Alberto Plazaola (libre dago, baina Ipar Euskal Herrian, Espainiara pasatu gabe), Santi Arrospide eta Pako Mujika (EPPK) eta Iñaki Rekarte (Langraiz bidea). Europaren ebazpena haien aldekoa balitz, Espainiako Estatuak Sala Gorenean helegitea sartzeko aukera luke (Parot auzian, Sala Gorenak urtebetera eman zuen Ines del Rioren auziko epai irmoa). Epaia irmoa bada, Parotenean bezala, auziko preso denei eragingo lieke seguruenik.

70

URTETIK

GORAKO

PRESOAK: 3

Santi Arrospide (Topas)Joseba Arregi (Villena) etaSebas Etxaniz (Villabona). EPPK-ko kideak dira hirurak.

Zigor Kodeko 36.3 artikuluak 3. gradura pasatzea ahalbidetzen die.

3

URTETIKBEHERAKOHAURREKINAMAK PRESO: 4

Beatriz Etxeberria (Aranjuez) eta Aitziber Coello, Olatz Lasagabaster eta Idoia Mendizabal (Valentzia III). EPPK-koak dira.

1. graduan daude, baina2. graduko baldintzatan.

Espetxe eskumena

Erkidegoan dauden espetxe erakundeen eta establezimenduen antolamendua, araubidea eta funtzionamendua; zentroen plangintza eta eraikuntza; higiezin eta ekipamenduen administrazioa eta ondare kudeaketa; presoen ordainpeko lanaren antolamendua eta neurri alternatiboen betearazpena espetxean; eta gizarteratze jarduerak.

Espainiako Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Nagusia

Barne Ministerioan dago Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Nagusia, 1996tik, Moncloara Jose Maria Aznar (PP) iritsi zenetik. Ordu arte, Justiziakoan egon zen, ehun urte pasatxoan.

Aurtengo ekainetik idazkari nagusi berria du erakundeak: Angel Luis Ortiz. Azkeneko urteetan, Madrilgo alkate Manuela Carmenaren aholkulari juridikoa izan da.

Espetxe ZaintzakoEpaitegi Zentrala

«Terrorismo» kasuetarako, 2003tik Auzitegi Nazionalean dago Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala, 5/2003 lege organikoa dela eta. Hegoaldean, lehen, EAEko Auzitegi Nagusian eta Nafarroakoan zegoen. Jose Luis Castro da Auzitegi Nazionaleko epaile hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.