Albistea entzun

Koronabirusa

Itxitako ikasgelarik ez dagoela nabarmendu du Jokin Bildarratzek

Arantxa Iraola -

2022ko urtarrilak 18

Eusko Legebiltzarrean hitza hartu zuen atzo Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Onartu du Gabonetako oporren aurretik, izurriaren intzidentzia gora ari zelarik, arazo ugari egon zirela eskoletako jardunean: 460 ikasgela itxita zeuden, 205 ikastetxetan, eta ikasleen %2,6 aurrez aurreko eskolarik gabe geratu ziren horren ondorioz. Orduan 100.000 laguneko intzidentzia metatua 1.495ekoa zela azaldu zuen sailburuak, eta gogora ekarri zuen Eguberritako oporretan oraindik ere gehiago okertu zela egoera, «aurreikuspen denak» gainditzeko eran, gainera: «Hogei egunean, 4,5 aldiz hazi zen». Oporren osterako, Osasun Sailarekin elkarlanean, «protokolo berriak» ondu zituzten, ordea, eta, horiei esker, «ikasgela guztiak irekita» daude orain.

Eskoletara begirako irizpideetan aldaketa garrantzitsuenetariko bat da orain ikasgelan positibo bat agertu orduko ez direla hasten neurriak hartzen. Espainiako Osasun Batzordearen jarraibidea izan zen bakartzeak-eta hastea ikasgela batean bost kasu agertu orduko, eta Jaurlaritzak ez du bat egin irizpide horrekin, baina utzi egin dio kasu bat agertu orduko ikasgela osoari zuzenduriko neurri orokorrak hartzeari. Lehen, gertuko kontaktutzat jotzen ziren ikasle denei probak egiten zizkieten; orain, egiteari utzi zaio: zaurgarriei bakarrik egiten zaizkie.

Bildarratzek nabarmendu zuen 5-11 urte bitarteko ikasleen %53,2 txertatuta daudela orain, hazten ari dela ehuneko hori, eta hor jarria dutela esperantza egoera hobetzen joateko. Langileei begira, arazoak izan dituzte: lehengo astean 3.032 ordezkatze «kudeatu» behar izan zituzten: «Egunean seiehun ordezkapen».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

LGTBI+fobiaren aurkako protesta. bat, Gasteizko Zabalgana auzoan. ©Jaizki Fontaneda / Foku

LGTBI kolektiboek «saretzera» dei egin dute

Jone Arruabarrena

Gorroto diskurtsoaren hedapenaz eta komunikabideek kolektiboaren aurkako erasoei ematen dieten trataeraz «kezkatuta» daudela esan dute

Tomas Rubinen senideak, atzo, Bilbon, gudariaren gorpuzkiak hartu berri. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Beste bost gudari identifikatu dituzte Begoñako hilerrian

Olatz Enzunza Mallona

Identifikazio xaflei esker atzeman dituzte bost gudariak. Gogora institutuak espero du 2023ko udaberrirako amaitzea identifikazio lana

Ikusgune behatokiak atzo kaleratu zuen txostenaren aurkezpena. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Lau urtean hirukoiztu egin dira Ikusgunen salatutako eraso LGTBIfobikoak

Jone Arruabarrena

Eraso transfoboen gorakadaz ohartarazi du behatokiak, eta Diputatuen Kongresuan trans legea tramitatzean sortu zen «gorroto giroari» egotzi diote igoera

Irene Montero, Espainiako Berdintasun ministroa, artxiboko irudi batean. ©JAVIER LIZON / EFE

Onartu eginen dute abortuaren legea, higiene gaien zerga jaitsi gabe

Ion Orzaiz

Hileko mingarriaren ondoriozko gaixoaldia eta erditze aurreko baimena jasoko dituzte testuan. Jaurlaritzak eta EH Bilduk ontzat jo dute araua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...