Jaiegunetan ez irekitzea bermatu nahi du ELAk

2019ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
ELAk patronalei proposatu die akordio ofizial baten bidez bermatzeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritzako langileek igandeetan eta jaiegunetan lanik ez egitea. Gaur egun indarrean dagoen legediak, Espainiakoak, esaten du gutxienez hamar igande eta jaiegunetan zabalik egon behar dutela dendek, baina arau hori ez da betetzen hiru lurraldeetan, sindikatu guztiak aurka ikusita saltoki handiak ez direlako urrats hori egitera animatu. ELAk, ordea, «arriskuan» ikusten du egoera hori; merkataritza osorako akordio esparru baten bitartez blindatu nahi du. ELAk gehiengoa du hiru lurraldeetako merkataritzan, eta eskaerarekin bat egiteko aukera eman die beste sindikatuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.