Sanchezek gaur aurkeztuko du energia erreforma

Berria -

2019ko otsailak 20
Trantsizio Ekologikorako Ministerioan izango da aurkezpena, gaur, 13:00etan, eta hizlaria Espainiako Gobernuko presidentea bera izango da, Pedro Sanchez. Erreformaren hiru zutoinak azalduko ditu, sektoreko enpresarien aurrean: lehenik, Energia eta Klimarako Plan Integratu Nazionala, Bruselak lehenbailehen bidaltzeko eskatu diona; bigarrenik, Aldaketa Klimatikorako eta Trantsizio Ekologikorako legearen aurreproiektua; eta, hirugarrenik, Bidezko Trantsiziorako estrategia, meatzaritzarako laguntzekin. Sanchezek ostiraleko Ministroen Kontseiluan onartu nahi du energia erreforma, nahiz eta jakin ez duela ibilbiderik legealdi honetan; besteak beste, denbora faltagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna