Antsoaingo euskaltzaleak «itxaropentsu» haur eskolaren auzian

Ion Orzaiz.
Iruñea
2020ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Antsoainen euskarazko haur eskola aldarrikatzen duen plataformak atzo jakinarazi zuenez, udala plan bat ari da ontzen, 2021-2022 ikasturtetik aurrera euskarazko lerroa ezartzeko. Iragan astean batzartu ziren udal ordezkariekin, eta «itxaropentsu» atera ziren bileratik: «Lantzen ari diren zirriborroa aurkeztu zigun udalak. Aurrematrikulazio epea astelehenean hasiko da, eta ordurako ez dute plana ixteko denborarik izanen; beraz, 2020-2021 ikasturtean euskarazko eredurik gabe jarraituko dugu herriko haur eskolan, baina 2021-2022 ikasturtean dugu itxaropena»

Plana abian jartzen ez duten bitartean, seme-alabak euskarazko ereduan matrikulatu nahi dituzten familiek Iruñerriko haur eskoletan matrikulatu beharko dituzte. Horrek eragin ditzakeen gastu gehigarriei konponbidea emateko prest azaldu da udala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.