Putin Erdoganekin eta Raisirekin batuko da asteartean, Siriaz aritzeko

ander perez zala
2022ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Vladimir Putin Errusiako presidentea Iranera joango da datorren asteartean, Ebrahim Raisi herrialde horretako estatuburuarekin eta Recep Tayyip Erdogan Turkiakoarekin batzartzera. Hiru agintariak Siria iparraldeko egoeraz arituko dira; zehazki, gerra horretako Ā«bake elkarrizketezĀ», Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak atzo jakinarazi zuenez.

Errusiako armadak Ukrainako inbasioa hasi zuenetik bigarren aldiz bidaiatuko du atzerrira Putinek; hori, beraz, bileraren garrantziaren erakusgarri izan liteke. Mosku eta Teheran Baxar al-Assad Siriako presidentearen aliatuak izan dira, eta Turkiak babesa eta laguntza eman die Al-Assaden kontra aritu diren muturreko talde jihadistei.

Datorren asteko hiruko bileran ez ezik, Putin eta Erdogan aurrez aurre ere batzartuko dira, baina Errusiako eta Turkiako gobernuek ez dute jakinarazi zer eztabaidatuko duten. Baliteke Siria ipar-mendebalderako laguntza humanitarioa izatea hizpide: Moskuren betoaren ostean, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak sei hilabetez luzatu zuen atzo, urtebetez egin ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.