Itsasotik Libiara itzularazi dituzte 800 migratzaile

2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Libiako kostazainek 800 migratzaile atzeman zituzten herenegun Mediterraneo itsasoan, Europara pateretan iritsi nahian. Kostako guardiek Libiara itzultzera behartu zituzten, IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak atzo adierazi zuenez. «Azken 24 orduetan mila migratzaile baino gehiago irten dira Libiatik, giza baldintza txarretatik ihesi», jakinarazi zuen. IOMk beste behin ohartarazi zuen Libia ez dela «portu seguru bat».

Iaz, 11,891 migratzaile itzuliarazi zituzten Mediterraneotik Libiara; 381 hil ziren Europara heltzeko bide horretan, eta beste 597 desagertu, elkartearen datuen arabera.

Bestalde, atzo bertan, 470 migratzaile iritsi ziren Italiako Lampedusa irlara beren kabuz, eta Ocean Viking erreskate ontzia porturatzeko baimenaren zain zegoen, itsasoan erreskatatutako 400 lagun baino gehiago barruan zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.