Albistea entzun

Filmaketako hirugarren begia

«Traba» izatearen sentipenarekin bizi izan zuen Xabier Artola argazkilariak 'Dantza' pelikularen filmatze osoa. Kamera eskuan, sekuentzia guztietako irudiak jaso zituen, eta, aukeraketa gogor baten ondoren, erakusketa antolatu du: 'Kameren aurrean dantzari: 'Dantza' filmeko argazki sorta bat'.
Xabier Artola argazkilaria, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko erakusketan, filmatzean ateratako irudi bat duela atzealdean.
Xabier Artola argazkilaria, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko erakusketan, filmatzean ateratako irudi bat duela atzealdean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2019ko urtarrilak 19 - Donostia

Ikusle ugari txunditu dituzte Dantza filmeko irudi ikusgarriek. Istorioaren kontakizunean berebiziko indarra dute eszenaratzearen estetikak eta kamerak harrapatutako koreografia landuek. Grabaketetan, ordea, Javier Agirre argazki zuzendariaren kamera gelditzen zenean ere, beste argazki makina baten kliska aditu zitekeen inguruan. Kide inprobisatu bat elkartu zen filmaren lantaldera: Xabier Artola argazkilariak kamera eskuan zuela jarraitu zuen filmaren grabaketa osoa, eta, han bildutako materialarekin, Kameren aurrean dantzari: 'Dantza' filmeko argazki sorta bat erakusketa aurkeztu du Donostian.

Alkizan (Gipuzkoa) bizi da Artola, eta gertutik ezagutzen du hango Urmara museoa, baita bertako Koldobika Jauregi eskultorea ere. Aurretik elkarrekin lan egindakoak ziren: Urmarak argitaratu zuen Ikiliko txondorra (2010) Artolaren argazki liburua. Txondorraren eta ikazkinen lanaren inguruan aritu zen orduan argazkilaria, eta bestelako proposamena egin zion Jauregik Dantza filmatzen hasi aurretik: grabaketetara gonbidatu zuen, han argazkiak egin zitzan.

Hala, 2014an, Igartubeiti baserrian (Gipuzkoa) egin zuten aurreneko filmatzean izan zen Artola, eta, ordutik aurrera, ia eszena guztien filmaketen lekuko izan zen ondorengo urteetan. «Argazkilari amateurra» dela dio, eta aurrez ezagutzen ez zuen mundu batean murgildu da azken urteetan. Horregatik, «esperientzia bat» izan da lantaldearen ondoan argazkiak ateratzen egotea, baina baita «nekagarria» ere: «Errukitu egiten nintzen dantzariez, behin eta berriro errepikatu behar izaten baitzituzten sekuentziak».

Filmatze batean argazkiak ateratzeak baditu bere abantailak: eszenaratze landua prest egoten da, behar bezala argiztatuta eta inguruko kamerek noiz harrapatuko zain. Dena den, zinemak bere «kodea» dauka, eta horren barruan lan egiten jakin behar da. Artolak ezin zuen nahi zuenean kliskatu kamera: «Soinua grabatzen ari baziren, ezta pentsatu ere. Euli batek ateratako hotsa entzuteko gai ziren, kilometro bateko distantziara».

Hala ere, argazkiak atera eta atera aritu zen Artola. 2.000 erretratuk igaro zuten aukeraketa, baina gutxienez hiru aldiz gehiago aterako zituela uste du argazkilariak. Analogikotik digitalera emandako saltoan, argazki bat bestearen atzetik ateratzera ohitu da dagoeneko, baina horrek asko zailtzen du aukeraketa lana: «Digitalean, jakin behar da ezabatzen». Erakusketa antolatzeko garaian, hain zuzen, aukeraketa egin zaio lanik nekezena.

Hogei jarri ditu Donostian dagoen Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko aretoan. Aspalditik da elkarteko kidea, eta beti izan du han erakusketa bat egiteko gogoa. Filmeko eszena gehienen errepasoa egiten du erakusketak, baina, filmeko fotograma itxura daukaten arren, pelikularen osagarria dira: «Beste ikuspuntu batetik kontatzen saiatu naiz». Gainera, bereizi egiten ditu argazkia eta bideoa: «Bi medio dira; niri bideoa inoiz ez zait gehiegi interesatu». Argazki kamerak ematen dizkion aukerak baliatuta, txandakatu egin ditu koloretako eta zuri-beltzeko argazkiak. Gustatzen zaio zuri-beltza: «Koloreak interesgunea diluitu egiten du, zuri-beltza zuzenagoa da».

Filma hiru aldiz ikusi du dagoeneko, eta «aldi bakoitzean gauza berriak» aurkitzen ditu. Hori bai: «Ikusten duzu zenbat tranpa dagoen», dio barre txikiarekin.

Orain, filmaren arrakastak lagunduta, erakusketa beste leku batzuetara eramango du: otsailaren 6an kenduko du Donostiakoa, eta 12an irekiko du Zarauzko Photomuseumen (Gipuzkoa), bilduma osatuarekin. Atzetik etorriko dira Tafalla (Nafarroa), Bertiz (Nafarroa) eta Tolosako Aranburu jauregia (Gipuzkoa).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Mundu honek asko eman dit, baina nik ere dena eman diot»

Itziar Ugarte Irizar

Lacarrak dio maila batera heltzekotan hor gelditzeko moduko «pisua» hartuta heldu behar dela; bidea dela gauza, ez inorako presa. Hiru hamarkadatik gora daramatza dantzan, sari entzutetsuenak bizkarrean, eta Golden Producciones-ekin landu dituen lehen bi piezak emango ditu asteon Gasteizen eta Donostian.
Grizzly Bear taldean aritu da orain gutxira arte Daniel Rossen. ©BERRIA

Konplexutasuna erraietan

Mikel Lizarralde

Daniel Rossen musikari estatubatuarrak bere lehen lan luzea argitaratu du, EP batekin bakarka estreinatu eta hamar urtera: 'You Belong There', folketik eta popetik edaten duen bilduma dotore eta konplexua.

Haiti irratiaren ahotsa

Haiti irratiaren ahotsa

Andoni Tolosa

Diskoetxea: Anti 2022.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...