Irudia. Asteasu

Heldu den larunbatean abiatuko da bertsoaren errota

G. RUBIO / FOKU.
2019ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Pello Errota asteasuarra gogoan, errota izango da aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irudia. Datorren larunbatean abiatuko da txapelketa, Oñatin, eta, aste bat falta delarik, parte hartzaileak Asteasuko plazan bildu ziren atzo. Pili Legarra herriko alkateak eta Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak egin zien harrera, eta txapelketako sintonia —Don Inorrezek egin du eta aldizkaria aurkeztu zituzten. Denera, 48 bertsolarik hartuko dute parte, eta, hiru hileko epean, hamasei saio izango dira. Donostiako Illunben jokatuko da finala, abenduaren 14an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.