Ostatuen neurriak erkidegoen esku utziko ditu Madrilek

2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseiluak bilera egin zuen atzo, eta bertan adostu zuten Madrilek autonomia erkidegoen esku uztea ostatuetan eta gau klubetan ezarri beharreko neurriei buruzko erabakimena. Atzo zortzi, kontseiluak onartu zuen erkidego guztietan bete beharreko irizpide batzuk ezartzea, baina, atzokoan, hitzartu zuten irizpide horiek aholkuak baino ez izatea. Aurreko astean, Jaurlaritza haserre agertu zen Espainiako Gobernuaren jokabidearekin, eta ohartarazi zuen Bizi Berri Plana beteko zuela arlo horretan. Atzo, Jaurlaritzak ez zuen parte hartu eztabaidan eta bozketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.