GAKOAK

2017ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Ofizialtasuna. Euskara eremu euskaldunean bakarrik da ofiziala. Hortaz, eremu mistora pasatuko diren udalerrietan, hizkuntzak ez du estatus hori izanen. Bai, ordea, Atetzen, eremu euskaldunera igarotzen bada.

Hezkuntza. D eredua eskaintzen hasiak dira eremu ez-euskalduneko eskola publikoetan ere. Hortaz, hori ere ez da aldatuko.

Arreta. Euskarazko arretak berme handiagoa du eremu mistoan, jasoa baitago administraziora euskaraz jotzeko aukera. Eremu euskaldunean, are handiagoa da bermea.

Lanpostuak. Euskararen dekretu berriaren arabera, eremu mistoan, euskaraz jakitea derrigorrezkoa ez den postuetan meritu izanen da euskara, %7-14 punturekin. Eremu euskaldunean, %11-23 puntu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.