Andres Manuel Lopez ObradorĀ (Tepetitan, 1953)

Juntos Haremos Historia

2018ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Hirugarrenez da presidentegai. 2006an eta 2012an bigarren gelditu zen, PRD Iraultza Demokratikoaren Alderdiko buru zela. Morena Nazioa Onbideratzeko Mugimendua sortu zuen ondoren, eta ezkerreko politiketan sakontzeko ahaleginean dabil orduz geroztik. Hizkuntza bateratzailea darabil, politika sozialak jarri ditu erdigunean, baina haren arerioek leporatu diote Mexiko Venezuelaren bidetik eraman nahi izatea. PRDrekin Mexiko Hiriko alkatea izan zen (2000-2005), eta aurrez, 1989 bitartean, PRI Alderdi Iraultzaile Instituzionala hegemonikoan jardun zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.