GAKOAK

2022ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
EAJk eta PSOEk inbestidura saioaren aurretik adostutako hamabi puntuak.
1. puntua. Komunikazio «arina eta etengabea» izatea, eta egitasmoen berri «behar besteko aurrerapenez» ematea.
2. puntua. Eusko Jaurlaritzarekin ere komunikazio «arina» izatea, «desadostasunak judizializatzea» eragozteko.
3. puntua. Eskumenen eskualdaketa gauzatzea, eta Nafarroari trafiko eskumena sei hilabeteko epean ematea.
4. puntua. Kataluniako auziari eta EAEko Estatutu berriaren negoziazioari «irtenbide egokia» aurkitzea.
5. puntua. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan estatuak dituen azpiegiturei «presaz» heltzea; batez ere, AHTaren lanei.
6. puntua. EAJk aurrez PPrekin adostutakoak betetzea.
7. puntua. Europako Batasuneko instituzioetan euskal erakundeen presentzia eta parte hartzea bultzatzea.
8. puntua. Industria bultzatzea eta «energia eraldaketara egokitzeko egin beharko den ahalegina konpentsatzea».
9. puntua. Gobernuak proposatu nahi dituen zerga neurriak EAJrekin adostea.
10. puntua. EAEri eta Nafarroari dagozkien defizit helburuak zehazteko eta tokiko erakundeen superabita berrinbertitzeko prozesuak batzorde mistoen esparruan egitea.
11. puntua. Kirolaren eta kulturaren esparruan «behar besteko bideak» irekitzea «Euskadik nazioarteko ordezkaritza» izatea bultzatzeko.
12. puntua. Dekretu digitalen edukia aldatzea, EAJrekin adostuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.