ELGORRIA

2019ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Paramyxoviridae familiako birus baten infekzioak eragiten du elgorria. Hemen, gaixotasunari buruzko hainbat datu.

Txertoak indargabetu du

Oso gaitz kutsakorra da. Haren aurkako txertoa 1963an sartu zen osasun sisteman, eta txertaketa kanpainek milioika hildako eragotzi dituzte. Txertoa eskuragarri izan aurretik, bi eta hiru milioi lagun artean hil zitezkeen urte bakarrean, izurriteen ondorioz. Horregatik, aditu askok osasunaren alorrean egindako aurrerapen nagusien artean kokatzen dute elgorriaren aurkako txertoa. OMEren datuen arabera, 21,1 milioi pertsona inguru hiltzea eragotzi zuen 2000 eta 2017aren artean.

Herrialde txiroetan, larriagoa

Elgorriak toki behartsuetan eragiten ditu hildako gehien; Afrikako eta Asiako herrialdeetan, batik bat. Horrez gain, izurriteek kalte handiak sortu ditzakete hondamendi naturalak edo gatazkak jasan dituzten guneetan: osasun zerbitzuen eta azpiegituren gabeziak immunizazio sistematikoa galarazten dute, eta errefuxiatuen kanpalekuetan izaten diren jende pilaketek infekzioa errazten dute.

Ez dauka tratamendurik

Ez dago elgorriaren aurkako botika antibiralik; gaitza neutralizatzeko, elikadura egokia mantentzea eta likidoak hartzea gomendatzen du OMEk, deshidratazioari aurre egiteko. Haurren kasuan, lagungarria izaten da A bitamina duten elikagaiak hartzea, eritasunak A bitamina murrizten baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.