Gerra Ukrainan

NATO: «Defentsa eredu berriak gure segurtasuna indartuko du ekialdean»

Mikel O. Iribar.
2022ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak Madrilen egitekoa duen goi bilerarako bi aste falta diren honetan, aliantza militarreko kide diren 30 estatuetako defentsa ministroek eta Jens Stoltenberg erakundeko idazkari nagusiak batzarra izan zuten atzo, Bruselan. Bileraren osteko prentsaurrekoan, Stoltenberg itxaropentsu mintzatu zen aliantzak izango duen geroaz: «Konfiantza dut defentsa eredu berri bat sortuko dugula datorren goi bileran». Haren esanetan, eredu horrek NATOko kide diren estatuen segurtasuna indartuko du ekialdean; besteak beste, herrialde baltikoetako mugetan tropen presentzia areagotuz eta ekipamendu militarra handituz, Lituaniak eta Letoniak eskatu bezala.

Bestalde, Stoltenbergek esan zuen Turkiak dituen «kezkak» gertutik jarraitzen ari dela, Suediak eta Finlandiak NATOrekin bat egin dezaten. «Oso serio hartu ditut». Hiruren arteko elkarrizketak, baina, korapilatuta daude. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak bermeak eskatu zituen idatziz, herenegun, Suedia eta Finlandia NATOn sartzeko eskaerei betoa ez jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.