Bidasoak nekea ordaindu du, eta Plocken galdu du

2021eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Bidasoak garaipen handia lortu zuen asteartean Suitzan, Pfadi Winterthurren aurka, baina atzo ordaindu egin zuen nekea, eta 33-26 galdu zuen Polonian, Wisla Plocken aurka, Europako Ligan.

Irundarrak gai izan ziren lehen 21 minutuz eusteko (12-12), baina lehen zatiaren azken minutuetan etxekoek 7-2ko partziala lortu zuten, eta partida maldan gora jarri zioten Bidasoari: 19-14. Bigarren zatian, gainera, aldeak gora egin zuen. Sei partida jokatuta, Bidasoa laugarren da, sailkatzeko azken postuan. Bi puntu atzetik ditu Pfadi eta Presov. Suitzarrek partida bat gutxiago jokatu dute.

Bestalde, Ander Torriko Anaitasunako erdiko zumaiarrak berriro hartu du min eskuin belaunean, eta ez du gehiago jokatuko sasoi honetan. Zortzi hilabete pasatxo darama min hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.