Gaztearen maketa lehiaketako finala, gaur 'streaming'-ez

2020ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Apirilaren 3an ziren egitekoak, baina, koronabirusaren krisiaren eraginez, gaur egingo dute Gaztearen maketa lehiaketako finala. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian izango da ekitaldia, 20:00etan. Talde finalistak Kilimak —Entzulearen GazteBizHitza sariaren irabazlea—, Deñe, Kleermon bikotea eta Raitx bakarlaria dira; 5.000 euroko saria eramango du irabazleak. Ainhoa Vitoria eta Julen Idigoras Gazteako esatariek aurkeztuko dute gala. Epaimahaiko kideak, berriz, Izaro Andres, Xabi Bandini eta Xabi Doncel izango dira. Finala zuzenean streaming bidez ikusteko bi modu egongo dira: Gaztearen webgunean eta EITBren Youtubeko kanalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.