Musika. WILLIAM THE CONQUEROR

Erresuma Batutik, AEBetako musikei begira

Non: Donostiako Dabadaba aretoan Noiz: Asteazkenean, 20:00etan.

2020ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Erresuma Batutik dator William The Conqueror taldea, baina, soinuari erreparatuz gero, Ameriketako Estatu Batuetan kokatuko du batek baino gehiagok. Bluesa, countrya eta amerikar sustraidun musikak lantzen baititu beste ezeren gainetik, eta Bob Dylanen nahiz 1960ko hamarkadan folka biziberritu zuten beste hainbat kantautoreren (Jackson C. Frank) arrastoak antzeman daitezkeelako taldearen musikan.

Taldearen oinarrian Ruarri Joseph kantari eta gitarrista dago, eta Naomi Holmesek (baxua) eta Harry Hardingek (bateria) osatzen dute hirukotea. Proud Disturber of the Peace (2017) lanarekin estreinatu ziren, eta iaz argitaratu zuten bigarren diskoa, Bleeding on the Soundtrack. Batak eta besteak Josephen bizitza dute ardatz, eta, iragarri dutenez, datorren urtean kaleratuko duten azken disko batek osatuko duen trilogia baten parte dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.