AIMING FOR ENRIKE

Soinu nahasketa hipnotikoak

Noiz: Ostiralean, otsailaren 10ean, 22:00etan. Non: Tolosako Bonberenean (Gipuzkoa).

2023ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Osloko bikote bat da Aiming for Enrike: gitarra (Simen Folstad Nilsen) eta bateria (Tobias Ornes Andersen). Eta hori baino gehiago ere bai: sintetizadoreak, erritmo kaxak, askotariko perkusioak... Eta denak nahastuta sortzen den giroa, post-rockaren eta math-rockaren inguruan dabilena maiz, pasarte funk eta dantzagarriago batzuekin tarteka.

Horixe da, hain zuzen: taldearen arrakastaren arrazoietako bat: zuzeneko emanaldietan lortzen dutela uztartzea pasarte iradokitzaileak eta une biziak.

Empty Airports diskoa aurkezten ari dira orain. Inoiz baino lan elektronikoagoa egin dute, «atmosferari» garrantzi berezia emanez, eta «Thom Yorkeren eta Ashraren arteko zerbait» atera zaie, haien hitzetan.

Tolosan, Linalab izango dute lagun, Lina Bautista musikari katalanaren proiektu bat, post-rocka eta ambienta lantzen dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.