Albistea entzun

KRITIKA. Dantza

Guda osteko paisaia

Ander Perez -

2015eko abenduak 16

'Free Fall'

Konpainia: Sharon Fridman. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Data: Abenduak 13.

Aurtengo Dantzaldia jaialdiko lan nagusia Madrilgo Sharon Fridmanen konpainiak ekarri du. Esku-programa irakurrita jakin dugu Fridmanek gizakiak erortzeko eta berriz altxatzeko gaitasuna eszenaratu nahi izan duela Free Fall izeneko piezan, taldeak norbanakoentzat duen garrantzia azpimarratuz.

Ordea, Fridmanen jatorri israeldarri erreparatuta, seguru nago aretoan geunden gehienok beste plano batean interpretatu dugula proposamena. Seguruenik, gogora ekarrita hango joera teokratikoak palestinarrengan eta inguruko herriengan sortutako pairamena, edo bestela, naziek juduen, ijitoen eta erresistentzia ororen sarraskitze masiboa. Konpainiaren hitzetan, ordea, ez dugu halakorik aurkitu, eta beharbada geure nahietatik eta dantzak daukan ahalmen metaforikotik atera dugu gorago esandako guztia.

Aurrera jarraitu baino lehen, esan beharra dago Fridman Mayunama ikuskizunaren koordinatzaile artistikoa izan zela, eta bere espezialitatea aire zabaleko hiri-gertakizun kolektiboak direla. Kasu honetarako ere aurretiazko tailer batean trebatutako hamasei boluntarioren laguntza eduki du guda osteko paisaia taulara eramateko, baina koreografia berak eta bere sei dantzariek sortu dute, eta sorkuntza nahasi horrek norabiderik gabeko korapilo batera bideratu ditu bai jatorrizko ideia bai dantzarien ahalegina.

Esandako abiapuntuak kontuan izanda, konpainiako sei dantzariek hondamendi batetik bizirik irtendako irudia eman dute, gris/urdinxka koloreko arropa soilekin jantzita, argiztapen tenebristan eta behe-lainoan bilduta eta Luis Miguel Coboren musika apokaliptikoak lagunduta. Diseinu koreografikoari dagokionez, ikusgarriak eta indarrez beteak iruditu zaizkigu bizirik zirautenek gorpuen gainetik egindako ibilbideak, etengabeko aldaketan zebiltzan giza talde eskultorikoak, giza kateak sortu, apurtu eta berrosatzearen jokoak eta dantzari laguntzaileek zorutik egindako eboluzioak. Baina, hogei minuturen bueltan ahituta geratu da contact delako teknikatik eratorritako inprobisazioen diskurtsoa, dramaturgia sendo baten ezean eta jatorrizko ideiaren progresio faltaren ondorioz.

Gauzak horrela, Coboren musika bikainean zentratu gara, hura izan baita lan honetako protagonista. Hasiera batean, apokalipsi baten giro iragarlea sortu da hainbat soinuren nahasketa trinkotik, eta geroko in crescendo eder batek bat-bateko amaiera eduki du argien etenaldi batekin batera. Horren ostean, kartzela-hotsak, sirenak uluka eta bonbardaketak entzun ditugu epopeia kutsuko pasarte heroiko batzuetan, eta amaiera aldera eite harmoniatsu eta inguratzaileagoa hartu du musikak, betiere perkusio indartsuak lagunduta eta piezari zegokion tonu ilunean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Ez dakit hizkuntzak ez ote nauen ni menderatzen nik bera baino gehiago»

Itziar Ugarte Irizar

Mundu baten bukaera bizitzearen kontzientziaz eta pertsonala eta kolektiboa «harmonizatzeko» nekeaz aritu da 'Landura' lan berrian. Hamargarren poema liburua du, eta, bide horretan, komunitate bati idaztearen sentipena izan du lagun.

Bingen Zupiria sailburua eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, atzo, liburuaren egileekin. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Arbola sendoa musikaren ekosisteman

Naroa Torralba Rodriguez

'Musikaste 1973-2022. Euskal musikaren 50 urte' liburua eman du Eresbilek. Jaialdiak mende erdia bete duela-eta argitaratu dute

Maialen Lujanbiok idatzi du liburuko testua, eta Arrate Rodriguezek ondu ditu ilustrazioak. Irudian, bi egileak, atzo, Donostian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

'Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu?' album ilustratua argitaratu dute

Miren Mujika Telleria

'Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu?' album ilustratua argitaratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek, Pamiela argitaletxeko Bagara sailean. Albumak Rosa Valverde artistaren lana ezagutaraztea du xede

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.