FENOMENA JAIALDIA

Rockaren azpiko lau aurpegi

Noiz: Larunbatean, 13:00etan. Non: Hondarribiko hondartzako aparkalekuan (Gipuzkoa).

2021eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Lau talde ariko dira IX. Fenomena jaialdian: Noir Socha, Adios Amores, Vulk, Chaqueta de Chandal, eta Joseba Irazoki eta Lagunak. Lehen kontzertua 13:30ean hasiko da, eta azkena, 22:15ean. Noir Socha talde ordiziarrak estreinako EPa aurkeztuko du; Bilboko punk eta post-punk eszena astindu zuen Vulk taldeak bere errepertorio berria joko du; eta Joseba Irazokik bere taldearekin atera berri duen III diskoa aurkeztuko du, esperimentaziorako joera duten rock kantuz osatu duena.

Andaluziako (Espainia) Adios Amores pop bikotea gitarrarekin eta sintetizadoreekin ariko da, eta Chaqueta de Chandal Bartzelonako rock taldeak hitz satiriko eta dibertigarriz sortutako kantuak abestuko ditu.

Kontzertuak doan dira, eta gonbidapen bat hartu beharko da bakoitzerako. Arma plazan eta Kutxabanken webgunean lor daitezke, eta larunbaterako gordeko dituzte batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.