Musika. LEAH SENIOR

Folk minimalista, Melbournetik Donostiara

Non: Donostiako Dabadaba aretoan. Noiz: Asteazkenean, 21:00etan.

2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Leah Senior musikari australiarrak bi kontzertu emango ditu Euskal Herrian, heldu den astean. Asteazkenean, Donostiako Dabadaba aretoan izango da, 21:00etan; eta ostegunean, berriz, Sopelako (Bizkaia)La Triangun, 22:00etan.

Seniorrek folk estiloko kanta «minimalistak» sortzen ditu, sentikortasunez beteak. 2015ean argitaratu zuen bere lehenbiziko diskoa, Summer's On The Ground izenekoa, Flightless diskoetxearekin. Bigarren lana, Pretty Faces, berriz, 2017an argitaratu zuen.

Diskoetxe berarekin aritzen den King Gizzard & The Lizard Wizard taldeak «zirraragarritzat» hartzen du Seniorren musika: «Leah Seniorren kantak beldurgarriak, alaiak, tristeak etahunkigarriak dira. Bera agertokiaren gainean ikustean, hotzikarak bata bestearen atzetik datoz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.