Musika. LEAH SENIOR

Folk minimalista, Melbournetik Donostiara

Non: Donostiako Dabadaba aretoan. Noiz: Asteazkenean, 21:00etan.

Berria -

2019ko urtarrilak 13
Leah Senior musikari australiarrak bi kontzertu emango ditu Euskal Herrian, heldu den astean. Asteazkenean, Donostiako Dabadaba aretoan izango da, 21:00etan; eta ostegunean, berriz, Sopelako (Bizkaia) La Triangun, 22:00etan.

Seniorrek folk estiloko kanta «minimalistak» sortzen ditu, sentikortasunez beteak. 2015ean argitaratu zuen bere lehenbiziko diskoa, Summer's On The Ground izenekoa, Flightless diskoetxearekin. Bigarren lana, Pretty Faces, berriz, 2017an argitaratu zuen.

Diskoetxe berarekin aritzen den King Gizzard & The Lizard Wizard taldeak «zirraragarritzat» hartzen du Seniorren musika: «Leah Seniorren kantak beldurgarriak, alaiak, tristeak eta hunkigarriak dira. Bera agertokiaren gainean ikustean, hotzikarak bata bestearen atzetik datoz».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna